
2007-12-17 | 18:03:30
Pertsona bat hil da Okan bi autok elkar jo ostean
Auto barruan harrapatuta gelditu eta zituen zauriak zirela eta tokian bertan hil da
Gaur arratsaldean, 16:30ak aldera, bi autok elkar jo dute Muxikan, Oka auzoan. Istripuaren ondorioz, 55 urteko bilbotar bat, gidatzen zihoan Opel Astra auto barruan harrapatuta gelditu eta zituen zauriak zirela eta tokian bertan hil da. Mediku forentseak aginduta, Bilboko auzitegiko patologiako zerbitzura eraman dute hilotza. Beste autoko gidaria (Mitsubishi L200), 37 urteko bilbotarra, Galdakaoko ospitalera eraman dute zaurituta.
Ertzaintzako prentsa zerbitzuak konfirmatu duenez, Opel autoa Bilboko norantzan zihoan argitu gabeko arrazoiak medio kontrako erreira igaro denean. Une horretan, Mitsubishi autoa Gernikara bidean zihoan eta aurrez aurre jo zuten elkar. Ertzaintzak beharrezko izapideak hasi ditu istripuaren nondik norakoak argitu asmoz.
Hildakoaren gorpua zein bi autoak erretiratu artean auto ilara handiak sortu dira inguruan. Ertzainak aldizkako pasoa ematen aritu dira, trafikoa arindu asmoz.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.