
2008-01-08 | 16:15:35
Renault Megane auto bat irauli egin da Ariatzan
Gidariak ez du zauririk izan eta bere kabuz atera da autotik
15:10ak aldera, Renault Megane markako auto bat irauli egin da Muxikan, Ariatza auzoan. Gernikako norantzan zihoan autoa argitu gabeko arrazoiak medio irauli den unean. Istripua nahikoa ikusgarria izan arren, gidariak ez du zauririk izan eta bere kabuz atera da autotik. Oraindik autoa istripuaren tokian dago eta ertzainak aldizkako pasoa ematen ari dira.
Autoa iraulita
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.