Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Muxika
2008ko uztailak 25, Barikua

2008-01-21 | 14:33:47

Gastronomia

Itsasmendi upategiak Bizkaiko Txakolin onenaren saria jaso du

Itsasmendi upategiak atzo Bilbon izandako Txakoli Montenegro VII. txapelketan 2006ko Bizkaiko txakolin onenaren saria jaso zuen. Montenegro lehiaketak Bizkaiko Txakolin lehiaketaren izaera du. Itsasmendirekin batera Larrabetzuko Gorka Izagirre, Zallako Txabarri eta Bakioko Apio upategiak izan ziren lehiaketako finalistak. Muxikako upategiko Itsasmendi 7 txakolin motak jaso zuen saria. Garikoitz Rios Itsasmendiko arduradunaren esanetan "ez naiz lehiaketa zalea, baina hala ere horrelako sari bat irabazteak poza ematen du".

 

 

Jasotako erantzunak:

1

joseba | 2008-01-21

Akats bat dago goiko textuan, Itsasmendi Txakolindegiaren upategia ez dago Muxikan, Amonan dago (Renaultaren atzekaldean) eta toki hori Lumo da. Jende asko dago akats berbera egiten duena, gasolindegia, upategia, renault,... Trama errekatik Gernikerantza dagoz eta hori Lumo da, Trama errekatik aurrera dagoena da Muxika. Dena dela ZORIONAK Itsasmendiri eta Ander Uriberi.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.