Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Muxika
2008ko uztailak 25, Barikua

2008-01-22 | 14:21:47

Azpiegiturak

Urretxindorra eskola berritu dute

Aterpe berri bat eraiki dute eskolako atzeko aldean

Udalak Kurtzero auzoan dagoen Urretxindorra herri eskola berrizteko lanak burutu ditu. Besteak beste, umeentzako aterpe bat eraiki dute eskolako atzeko aldean, eskuineko partean hain zuzen ere. Horrez gain, eraikinaren fatxadan egurra kendu eta aluminioa jarri dute. Apurtutako balaustrak konpondu dituzte eta etartea margotu dute. Lehenengo solairuan dutxa bi jarri dituzte eta biltegi bat ere egokitu dute. "Lanak eskolaren eta Udalaren artean adostu ditugu" adierazi dio Busturialdeko Hitzari Jon Mikel Gainza alkateak. Proiektuak guztira 246.410 euroko kostua du. Aurrekontuari aurre egiteko Udalak eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren diru laguntza jaso du.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.