
2008-05-08 | 14:39:38
Kamioi bat errepidetik atera da Okan
Ez da zauriturik izan istripuan
06:00ak aldera, Bilbotik Gernikara bidean zihoan kamioi batek istripua izan du Muxikako Oka auzoan. Ertzaintzako prentsa zerbitzuak jakinarazi duenez, "kamioia errpidetik atera da eta babes-hesiaren aurka egin du talka". Kamioilariak ez du inolako zauririk izan.
06:00etatik 11:00etara bitartean izan da errepidean kamioia. Garabia 10:00etan bertaratu da, baina ordubeteko lana behar izan du kamioia handik erretiratzeko. Bien bitartean aldizkako pasoa ematen aritu dira ertzainak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Kamioia garabi gainean
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.