
2008-06-12 | 12:13:27
Auto bat irauli da Autzaganen
Gidariak zauri arinak izan ditu istripuaren ondorioz
Gaur goizean, 11:00ak aldera, Bilbotik Gernika-Lumora bidean zihoan auto bat irauli egin da Autzagabe, BI-635 errepidean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bertaratu direnerako gidaria kanpoan zegoen dagoeneko.
Bere kabuz atera da, baina zauri arinak izan ditu. Hain zuzen ere, orkatila trokatuta dauka eta puntu batzuk eman behar izan dizkiote.
Istripua nahiko ikusgarria izan da. Ertzainen arabera, errepidetik atera da autoa eta maldara igo ostean irauli da.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.