Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Muxika
2008ko abuztuak 28, Eguena

2008-06-23 | 14:08:54

Hamasei zauritu, bi larri, Muxikan izandako istripuan

Zaurituak ospitalera eraman dituzte. Errepidearen erreietako bat zabalik da dagoeneko

Hamasei lagun zauritu dira eguerdian, 12:30ak aldera, Muxikan, BI-635 errepidean autobus batek eta kamioi batek izandako istripuan, Herrizaingo sailak jakinarazi duenez.

Gutxienez bi pertsona larri zauritu direla agertu du Ertzaintzak eta denak ospitalera eraman dituztela. Horietako batek, gainera, besoa galdu du eta helikopteroz eraman dute erietxera. Besoa aurkitu dute eta izotzetan gorde dute. Beste 11 zauritu anbulantzietan eraman dituzte Gurutzetako, Galdakaoko eta Basurtuko erietxeetara. Arin zauritu diren beste lau Gernika-Lumoko osasun zentroan artatu dituzte.

Herrizaingo sailaren arabera, Zornotzarako noranzkoan zihoan kamioiak guraizearena egin du eta Gernikarantz zihoan autobusa, kamioia saihestu nahiean, errepidetik atera eta trenbide gainean irauli da.

Errepidearen erreietako bat zabalik da dagoeneko. Tren zerbitzua ere martxan da, baina ez normaltasun osoz.

 

 

Jasotako erantzunak:

Hamasei zauritu, bi larri, Muxikan izandako istripuan

Trenbidearen gainera erori da autobusa

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.