
2008-10-16 | 14:46:27
Politika
Udalbatzak Inama handitzearen gaineko bilkura errepikatu behar du
Martxoan Bilboko Administrazioarekiko Auzibide arloko epaitegiak 2007ko irailaren 25eko osoko bilkura errepikatzea agindu zuen. Bilkura horretan FINSA-Inama enpresa handitzea ahalbidetzen duten arau subsidiarioen aldaketaren bozketa egin behar zen. Alkateak ez-ohiko osoko bilkura informatiboa zela argudiatuta ez zuen eguneko gaiak bozkatzeko aukerarik eman.
Muxika Garbi Udal taldeak jarrera horren aurkako salaketa jarri zuen, gaiak bozkatu egin behar zirela argudiatuz. Udalak Bilboko epaitegiak emandako epaiaren aurkako helegitea jarri zuen. Orain EAE Justizia Auzitegi Nagusiak martxoko epaia berretsi eta hamar eguneko epean osoko bilkura errepikatzeko deialdia egiteko agindu dio Udalari.
Ondorioz, orain udalbatzak 2007ko irailaren 25eko gai-ordena bera izango duen bilkura egin beharko du. Bilkurako ´quorum`-a 2007ko irailaren 25eko bilkuraren berdina izan beharko da.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.