Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Muxika
2008ko irailak 7, Domeka

;2008-05-27;Urretxindorra eguna jendez eta ekitaldiz gainezka igaro da. Muxika Zapatuan ospatu zuten Urretxindorra eguna ikasleen, irakasleen zein gurasoen parte hartzearekin.

Urretxindorra eguna jendez eta ekitaldiz gainezka igaro da

Muxika Zapatuan ospatu zuten Urretxindorra eguna ikasleen, irakasleen zein gurasoen parte hartzearekin.

egoitz atxikallende

Muxikako Urretxindorra herri eskolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek egun osoko jaialdiaz gozatu zuten joan den zapatuan, ikastetxean bertan.

11:00etan abiatu zuten ekitaldi nagusia, ikasturte honetan inauguratu berri duten aterpe berrian. Haur hezkuntzako ikasleek hasi zuten ekitaldia.

Apurka-apurka, ikastetxeko hiru eta hamabi urte arteko 55 ikasleek urtean zehar gai desberdinen inguruan prestatutakoa erakutsi zieten bertaratu zirenei, besteak beste, bertsoak, dantzak, kantuak, txalaparta saioa eta antzerkia, euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez.

Ekitaldi nagusiaren ostean jolasak egin zituzten. 14:30ean bazkaria egin zuten eskolan bertan eta «150 lagun baino gehiago» bildu ziren, antolatzaileen esanetan.

Udalaren marrazki lehiaketa

Udalak urtero antolatzen duen marrazki lehiaketako sari banaketa egiteko ere aprobetxatu zuten eguna. Adinaren araberako sei taldetan banatuta, 56 parte-hartzaile izan ziren. Maila bakoitzeko bost sariak Jon Mikel Gainza alkateak banatu zituen 17:00etan egindako ekitaldian.

Sari banaketaren ostean, guraso elkarteko kide batek hartu zuen hitza, eta ikasturte honetan eskolako guraso elkartea utzi duten gurasoei zuzendutako esker oneko hitzak esan zituen .

Antolatutako ekintzetan behin eta berriz aipatu zituzten eskolako batasuna eta «Eskola txikiak bizirik, herri txikiak bizirik» bezalako leloak.

Eguneko azken ekitaldia Pirritx eta Porrotx pailazoen `Eskerrik asko´ ikuskizunak izan behar zuen, baina, azken unean euria hasi, eta eskola atzeko aterpe berrian inprobisatu behar izan zuten pailazoek euren saioa. Aldaketak aldaketa, une unkigarri eta gozoak bizi izan zituzten bertaratu ziren haur eta helduek.

Aipatu beharrekoa da pailazoena izan zela ekitaldirik jendetsuena, gainontzeko ekitaldietan ez bezala, eskualdeko jende mordoa hurbildu baitzen horiek ikustera.

############

marrazki sarituak

A maila. 2-3 urtekoak 1. Goiuri Zarraga . 2. Ane Jaio. 3. Bryan Valencia. 4. Izaro Barruetabeña. 5. Izaro Unamuno.

B maila. 4-5 urtekoak 1. Laiene Gainza. 2. Markel Diana.3. Ugaitz Arrieta. 4. Elena Ojanguren. 5. Maialen Armaolea.

D maila. 6-7 urtekoak 1. Ania Urrutia. 2. Olatz Barandika.3. Unai Zarraga Gorrotxategi. 4. Yugatx Gerrikaetxebarria. 5. Mikel Monasterio.

E maila. 8-9 urtekoak 1. Eneko Baraiazarra. 2. Iker Astoreka. 3. Ane Garate. 4. Ander Perez. 5. Paul Goikoetxea.

F maila. 10-12 urtekoak 1. Iker Garate. 2. Eneko Jauregi.3. Lorea Ojanguren. 4. Asier Galarza Garai. 5. Olatz Betanzos.

G maila. 13-18 urtekoak 1. Christian Cabello.

############

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.