
Domekan XI. abere eta nekazal azoka egingo dute Muxikan
Muxika 24 postutan banatuta, abereak ikusteko eta gazta, eztia, euskal pastela... dastatzeko eta erosteko aukera izango da.
egoitz atxikallende
Igande honetan, 10:00etatik aurrera, Muxikako hamaikagarren ganadu eta nekazal azoka ospatuko da Muxikako Kurtzeroan, Udalak antolatuta.
Azokan hainbat produktu egongo dira ikusgai. 24 saltokitan banatuta, besteak beste, gazta, txakolina, euskal pastela, patea, txokolatea zein artisautza produktuak erosteko aukera izango dute bertaratuko direnek.
Busturialdeko Blonde arrazako erakusketa ere egingo dute. Antolatzaileen esanetan, «arraza honetako eskualdeko ganadu-buru onenak» ikusteko aukera izango dute azokara hurbiltzen direnek. Behiez gain, bertako beste animalia batzuk ere jarriko dituzte erakusgai. Astoak, ardiak, pottokak eta ahuntzak, besteak beste.
Ganadu erakusketan «urterik urte maila hobea duten abelburuak ekartzen» dituztela aipatu dute antolatzaileek eta abeltzainentzako eskualdeko hitzordu garrantzitsuetakoena bihurtu dela diote.
Herri kirolak
13:00etatik aurrera eskualdeko bi bustarriren arteko idi proba norgehiagoka jokatuko da. Idi pareek 2.100 kg dituen Busturiko harriarekin neurtu beharko dituzte beraien indarrak.
Alde batetik Busturiko Paresi auzoko Iturbe Anaien idi parea eta bestetik Errigoitiko Salvador Arrienena neurtuko dira. Saioa hogei minutuko txandatan egingo dute. Probok Kurtzeroko Zubieta-Errota parean dagoen probalekuan jokatuko dira.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.