Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Muxika
2008ko abenduak 2, Martitzena

;2008-06-12;'Ariatzatik Ariatzara' mendi martxa egingo dute zapatuan. Muxika Zapatuko mendi martxarako izen emateak hamar euro balio ditu eta gaur da horretarako azken eguna.

'Ariatzatik Ariatzara' mendi martxa egingo dute zapatuan

Muxika Zapatuko mendi martxarako izen emateak hamar euro balio ditu eta gaur da horretarako azken eguna.

e. atxikallende

Saragia kultur elkarteak hirugarrenez antolatuko du aurten `Ariatzatik Ariatzara´ mendi martxa. Zapatuan, ekainaren 14an, egingo dute ibilaldia. Aurtengoan ibilbide bakarra prestatu dute, hogei kilometro ingurukoa, hain zuzen ere.

Ibilbidea

Ibilbidea Ariatzako plazan hasiko dute 08:30ean. Ibilbide erdiaren inguruan atsedenaldia egingo dute indarrak berritu asmoz. Parte-hartzaile guztietzako hamaiketakoa prestatuko dute antolatzaileek proba bukatzen denerako. Aurreko bi urteetan egindako mendi martxak Bizkargi mendiaren magal inguruan egin zituzten. Oraingoa, berriz, Ajuria eta Berroja auzoetatik igaroko da .

Saragia kultur elkarteko kide Eneko Bilbaok adierazi duenez, «aurten arte errepidearen alde batean egin dugu ibilbidea. Autongoan beste aldetik egitea erabaki dugu».

Izena emateko epea gaur amaitzen da

Izena emateko epea gaur bukatuko da eta 10 euro ordaindu beharko dira horretarako.Horren truke parte-hartzaile guztiei kamiseta bana emango zaie.

Ordainketa BBKren 2095 0043 11 9108422321 kontu korronte zenbakian egin beharko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, `http://saragikulturelkartea.blogspot.com´ helbidean aurki daiteke.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.