Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Muxika
2008ko irailak 7, Domeka

;2008-06-17;Larunbatean egin zuten hirugarrenez `Ariatzatik Ariatzara¥mendi martxa. Muxika Saragi kultur elkarteak antolatutako mendi-martxan 70 lagunek egin zituzten ibilbideko 20 kilometroak.

Larunbatean egin zuten hirugarrenez `Ariatzatik Ariatzara´mendi martxa

Muxika Saragi kultur elkarteak antolatutako mendi-martxan 70 lagunek egin zituzten ibilbideko 20 kilometroak.

e. Atxikallende

Ariatzako Saragi kultur elkarteko kideek `Ariatzatik Ariatzara´ mendi-martxa burutu zuten larunbatean. Aurtengoa proba egiten den hirugarren aldia izan da.

Parte-hartzaileek 8:30ean ekin zioten bideari, Ariatzako plazatik abiatuta. Ajuria, Berroja eta Muxikako beste auzo batzuetatik igaro ondoren, Ariatzako plazan bukatu zuten ibilbidea .

70 mendizalek egin zituzten antolatzaileek proposatutako 20 kilometroak. «Batek edo bestek korrika egin du ibilbidea», aipatu du Eneko Goikotxea Saragi kultur elkarteko kideak.

Ibilbide erdian anoa postua

Antolatzaileek anoa postua jarri zuten ibilbide erdian, parte-hartzaileek proba bukatzeko indarrak berreskura zitzaten.

Ibilbidea hiru ordu eta laurdenean bukatu zuten helmugara lehenengo heldu ziren parte-hartzaileek. 12:30erako parte-hartzaile guztiak heldu ziren helmugara.

Goikoetxearen hitzetan, «ez da inolako arazorik egon eta parte-hartzaile guztiek bukatu dute proba ondo».

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.