Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Muxika
2008ko irailak 7, Domeka

;2008-06-24;Hamasei zauritu, bi oso larri, autobus baten eta kamioi baten arteko istripuan. Muxika Autobusak eta kamioiak elkar jo ondoren, autobusa trenbidera irauli da; ondorioz, errepidea lau orduz egon da moztuta.

Hamasei zauritu, bi oso larri, autobus baten eta kamioi baten arteko istripuan

Muxika Autobusak eta kamioiak elkar jo ondoren, autobusa trenbidera irauli da; ondorioz, errepidea lau orduz egon da moztuta.

egoitz atxikallende

Atzo ,12:35ean, Zornotza eta Gernika-Lumo lotzen dituen BI-635 errepidean istripu larria gertatu zen autobus batek eta kamioi batek elkar jo ondoren, Muxika parean. Guztira hamasei pertsona zauritu ziren istripuan, horietako bi larri. Larri zaurituetako bat, 60 urteko gizonezkoa, Osakidetzako helikopteroan eraman zuten Gurutzetako ospitalera, istripuan beso bat galdu baitzuen. Gainontzeko zaurituetatik, hiru Gurutzetara, lau Basurtura, beste lau Galdakaora eta beste laurak Gernika-Lumoko anbulatoriora eraman zituzten beste hainbeste anbulantzietan.

Gernikatik Muxikarako noranzkoan zihoan kamioiak guraizearena egin eta Gernika-Lumorako norazkoan zihoan autobusa jo zuen. Ertzaintzak jakinarazi duenez, kamioilaria «80 kilometro orduko abiaduran zihoan 50era joan behar den tokian».

Talkak autobusa irauli zuen eta trenbidera jausi zen. Hiru pertsona harrapatuta geratu ziren barruan eta 14:00etara arte ezin izan zuten azkena atera. Autobusa 16:30ak aldera kendu zuten trenbidetik eta tren zerbitzua martxan jartzea lortu zuten horrela. Ordu berean ireki zuten errepideko erraietako bat ere. Ordura arte Errigoiti eta Mendatatik desbideratu zituzten BI-635 errepideko erabiltzaileak.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.