Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Muxika
2008ko irailak 7, Domeka

;2008-07-05;XVIII. Euskera jaia antolatu dute domekarako Gorozikan. Euskara Urtero legez, Euskera Jaia ospatuko dute domekan Gorozikan, aurten Baso Txoritxu dantza taldea izango da.

XVIII. Euskera jaia antolatu dute domekarako Gorozikan

EuskaraUrtero legez, Euskera Jaia ospatuko dute domekan Gorozikan, aurten Baso Txoritxu dantza taldea izango da.

itsasne madariaga

Aurten ere, Gorozikako auzoan ospatuko dute urtero Itxupi taldeak antolatzen duen Euskara Jaia. Jaia antolatzen duten hamazortzigarren urtea da eta orain arte harrena ona izan du herritarren aldetik.

Bihar izango da Euskara Jaia. Goizeko 10:30ean hasiko dira ekitaldiak, eta egun osorako egitaraua prestatu dute Itxupikoek. Besteak beste, pilota partidak, trikipoteoa, Ibarruriko Baso Txoritxu dantza taldearen erakustaldia, eta bertso saioa izango dira domeka honetarako prestatu duten jaian.

Herri bazkari jendetsua

Horiez gain, herri bazkaria ere egingo dute Euskara Jaian. Joan den urtean 120 pertsona inguru batu ziren eta aurten ere, jende kopuru antzekoa biltzea espero dute antolatzaileek.

Gosez gelditzen direnentzat, gainera, 20:30ak aldera txokolatea banatuko dutela azpimarratu dute gura duten guztien artean.

Dantzariak

Bazkaldu ostean, bestalde, Muxikako Ibarruri auzoko Baso Txoritxu dantza taldearen erakustaldiagaz gozatzeko aukera izango dute jaian parte hartzen duten guztiek. Baso Txoritxuren dantza erakustaldiaren ostean, bertso saioa izango da Unai Iturriagarekin, Amets Arzallusekin, Igor Elortzarekin eta Sustrai Colinarekin.

Josu Goikoetxea ariko da gaijartzaile lanetan.

############

XVIII. EUSKERA JAIA

10:30ean. Jaiaren hasiera.

11:00etan. Hamaiketakoa, «goiztarrentzat».

12:00etan. Pilota partidak, «zaletuentzat»:

`IV.TASIO MEMORIALA´.

13:30ean. Trikipoteoa, «egarrituentzat».

15:00etan. Herri bazkaria, «gosetientzat».18:00etan. Baso txoritxu Dantza Taldearen erakustaldia.

Bertso saioa: Unai Iturriaga, Amets Arzallus

Igor Elortza

Sustrai Kolina

Gaijartzailea: Josu Goikoetxea

20:30ean: Txokolatada, «gura dabenentzat»

############

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.