Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Muxika
2008ko irailak 7, Domeka

;2008-07-05;Ur Partzuergoak hornikuntza sarea hobetuko du Muxikan. Muxika Elizaldetik kurterora doazen ur hornikuntzako hodiak konponduko dituela jakinarazi du Partzuergoak.

Ur Partzuergoak hornikuntza sarea hobetuko du Muxikan

Muxika Elizaldetik kurterora doazen ur hornikuntzako hodiak konponduko dituela jakinarazi du Partzuergoak.

Egoitz atxikallende

Busturialdeko Ur Partzuergoak Eleizaldetik Kurtzerora arteko ur hornikuntzako hodiak konponduko ditu.

Prentsa oharrean azaldu dutenez, «gaur egun dauden hodiak oso egoera txareean daude, berrikuntza lanek ur galera nabarmen gutxitzea ekarriko dute». Horrez gain, «matxuren erruz ur isuriak lokalizatzeko beharreko denbora ere gutxitu egingo da».

Lanotan gaur egun dauden zuntz-zementuzko hodiak aldatuko dituzte eta dentsitate altuko polietilenozkoak jarri. Izan ere, zuntz-zementua pertsonentzako kaltegarria dela frogatuta dago.

200.000 euroko aurrekontua

200.000 eurokoa izango da aurrekontua. Lanak hasi eta 12 hilabeteko epea izango dute bukatzeko. Gastuei aurre egiteko laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.