Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Muxika
2008ko abenduak 2, Martitzena

;2008-07-25;Urdaibai babesteko neurriak ez dituztela aldatuko ziurtatu du Jose Luis Bilbaok. Busturialdea Erreserban babestutako eremuak ez direla ´kolonizatuko» gaineratu du Bizkaiko Ahaldun Nagusiak.

Urdaibai babesteko neurriak ez dituztela aldatuko ziurtatu du Jose Luis Bilbaok

Busturialdea Erreserban babestutako eremuak ez direla «kolonizatuko» gaineratu du Bizkaiko Ahaldun Nagusiak.

MIREN KORTA

Bizkaiko Foru Aldundiak ez ditu Urdaibaiko Biosferaren Erreserba babesten dituzten neurriak aldatuko Guggenheim proiektua aurrera ateratzeko, Jose Luis Bilbaok atzo argitu zuenez. Bilbaok horrela erantzun zion Alderdi Popularreko ahaldun Arturo Aldekoak egindako akusazioei. Aldekoak museoaren proiektuaren atzean «eraikuntza-enpresen ezkutuko interesak» ikusten zituela azaldu zuen astelehenean.

Babestutakoak, ikutu ere ez

EAJko kideek proiektua eskualdeko ekonomia suspertzeko neurri bezala aurkeztu zutenetik, gainontzeko alderdi politikoen kritikak areagotu dira. Hala ere, Ahaldun Nagusiak argi ditu proiektuaren nondik-norakoak. «Ez ditugu ikutuko Biosfera Erreserban babestuta dauden lekuak», Bilbaoren esanetan.

Aldekoak Urdaibai «txaleten paradisu» bihurtu nahi izatea leporatu zien proiektuaren sustatzaileei eta Bilbaok, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, babestutako eremuak ez direla «kolonizatuko» argitu du. Bide batez, eskualdeko «baliabideen gidaritza plana» ez dutela aldatuko ziurtatu du.

Bilbaok museoaren eraikuntzaren xehetasunak aurreratu ditu. Horrela, Guggenheim eraikinaren diseinua egiteko, «mundu mailako puntako» arkitektoak gonbidatuko dituztela gaineratu du. Aldundiaren asmoa artea eta natura hobetoen uztartzen dituen ideia aukeratzea dela ziurtatu du Bilbaok.

Agenda

Hitzaldia

Kepa Dieguezen hitzaldia
BERMEO, Nestor Basterretxea aretoan - 2008-12-02

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.