
Eguzki plakak martxan jartzea ari dira aztertzen
Ingurumena 2002. urtean erosi ziren plaken egoera termikoa aztertu du, «bideragarritasuna baloratzeko».
oihana cabello
Udaleko Ingurumen saila udalerrian ipinita dauden 66 eguzki plakak martxan jartzea ari da aztertzen. Hain zuzen ere, kirol guneetan daude jarrita aipatutako eguzki plakak: 25 Maloste kiroldegian, 40 Santanape kiroldegian eta 41 Urbietan.
Horien egoera termikoa aztertu du, «2002. urtean erosi ziren plaken bideragarritasuna baloratzeko», Ingurumen saileko zinegotzi Aloña Arronategik azaldu duenez.
Diagnostikoaren arabera, Malosten jarrita dauden 25 plaketatik hogei Urbietara eroan beharko lirateke, eta, horrela, Urbietako dutxetako ura berotzeko erabili. Gainera, Malosteko 5.000 litroko gordailua Santanapera eroatea ari dira aztertzen; «horren ordez, legionelari buruz indarrean dagoen araudia beteko duen 1.000 litroko bat erosiko genuke».
Ia 59.000 euro
Urbietan apurtuta dagoen plaka bat aldatu beharko litzateke; eta instalazioaren mantenua udan egitea ikusten du Udalak aproposena, bisitari gutxiago dituelako.
Santanaperi dagokionez, plaka kopurua gehitzea aholkatzen du diagnostikoak, energia kontsumoa era eraginkorrean gutxitzeko.
Horrek guztiak ia 59.000 euroko inbertsioa eskatzen du, eta Energiaren Euskal Erakundeak diruz lagunduko luke %40an.
Hitzaldia
Kepa Dieguezen hitzaldia
BERMEO, Nestor Basterretxea aretoan - 2008-12-02
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.