Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Muxika
2008ko abenduak 2, Martitzena

;2008-07-25;Pala txapelketako finala, etzi. Pilota Gaur arratsaldean bertan, hiru pilota partida jokatuko dira Axpeko frontoian zein Mundakakoan.

Pala txapelketako finala, etzi

Pilota Gaur arratsaldean bertan, hiru pilota partida jokatuko dira Axpeko frontoian zein Mundakakoan.

olaia zabalondo

Domeka arratsaldean jokatuko dira Busturiko lehenengo Santiago pala txapelketako finalak.

Bi mailatako finalak izango dira. Bigarren mailako partidan Muruetako Eneko eta Iker Sukarrietako Josu eta Ibonen aurka ariko dira. Bigarren mailakoen partidaren ostean, lehenengo mailakoek jokatuko dute. Kasu horretan, Koka anai gernikarrek Amorotoko Ugaitzen eta Jonen aurka jokatuko dute.

Partidak 16:00etan hasiko dira, Busturiko Axpe auzoko frontoian. Jokalariek derrigorrez praka zuriak eraman beharko dituzte finala jokatzeko. Kamisetak, bestalde, antolakuntzak banatuko dizkie.

Bi mailatako irabazleentzako saria afari bat, pernila eta garaikurra izango dira. Unai Iglesias pala txapelketako antolatzailearen esanetan, «oso maila ona erakutsi dute txapelketan parte hartu duten hogei bikoteek». Dena ondo irten denez, datorren urtean txapelketa berriro antolatzeko asmoa agertu du Iglesiasek.

Pilota partidak Axpen eta Mundakan

Gaur, 18:00etan hasita, zenbait pilota partida izango dira Axpeko frontoian. Lehendabizi, Busturiko gaztetxoen bi partida jokatuko dira; Endikak eta Josuk, Ibaien eta Gorkaren aurka jokatuko dute eta U. Retolazak eta Urkijok Danel eta Enekoren aurka. Ondoren, Iparraldeko Lemunok eta Alberdik Muniozguren II.a eta Gereñu bizkaitarren aurka jokatuko dute. Mundakan ere eskupilota partidak izango dira gaur arratsaldean. Anderrek eta Marcosek, Eneko Aren eta Mikelen aurka jokatuko dute eta Aitorrek eta Jonanek Aritzen eta Asierren aurka.

Nagusien partidan, Aurtenetxe eta Atutxa Perezen eta Begoñesen aurka ariko dira. Partidak beti bezala 18:30ean hasiko dira, Mundakako frontoian.

Bestalde, Izaro pilota taldeko Rober Ugaldek aurreratu duenez, datorren astean partidak eguenean izango dira, hau da, hilaren 31ean, 13:00ean.

Agenda

Hitzaldia

Kepa Dieguezen hitzaldia
BERMEO, Nestor Basterretxea aretoan - 2008-12-02

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.