
Inamaren arau subsidiarioen gaineko osoko bilkurak bere horretan utzi ditu gauzak
Muxika Muxika Garbik beste rekusazio bat jarri zuen alkatearen kontra eta bilkura bertan behera gelditzea eskatu zuen.
endika urlezaga
Muxikako udalbatzak eguenean errepikatu zuen Inamaren handitzearen arau subsidiarioen gaineko osoko bilkura. Batzar berezia quorum berdinarekin egin zen eta eguneko gai bakarra irailaren 25eko plenoan jorratu zena izan zen. Hau da, 2007ko maiatzean onartutako arau subsidiarioen gainekoa.
Bozketa egin ondoren, eta berdinketa egon zenez, Inamaren handitzeak airean jarraitzen du eta udal taldeek eztabaidatzen jarraitu beharko dute arazoari irtenbidea emateko. Jon Mikel Gainza alkateak berdinketa hautsi lezakeen arren, ez zuen behin ere kalitateko botoa erabili eta, hortaz, egoerak bere horretan jarraitzen du.
Era berean, Muxika Garbik alkatearen aurkako rekusazioa jarri zuen bilkura bereziaren baitan eta bertan behera uztea nahi izan zuten. Rekusazio horrek aurrera eginez gero, gainera, EAJk hiru boto baino ez lituzke izango eta 2007ko maiatzean onartutako arau subsidiarioak atzera botatzeko aukera egongo litzateke.
Aurretik ere herritar talde batek alkatearen eta Andoni Goikoetxearen aurkako rekusazioa jarri zuen arren, egueneko batzarrean ez zuen eraginik izan eta guztiek bozkatu zuten. Gainzak aipatu bezala, «rekusazio hori 2007ko iraileko batzarra eta gero jarri zenez, epaian inplikatutako lau pertsonek bozkatu beharko zuten, edo alderantziz».
Aurrekariak
Errepikatutako osoko bilkuraren lehenengo batzarra 2007ko irailaren 25ean egin zen eta, Muxika Garbiko kide Iñaki Markuerkiagak jarritako errekurtsoaren ondorioz, Euskal Herriko Auzitegi Gorenak osoko bilkura errepikatzeko erabakia hartu zuen.
Izan ere, iraileko lehen batzarraren ostean Muxika Garbi oposizioko udal taldeak prozesu administratiboa irekitzea eskatu zuen egindako batzarra errepikatzeko asmoarekin. Horrela, 2007ko maiatzean onartutako arau subsidiarioak atzera botatzea lortu ahal izateko.
############
Inamarekin zerikusia duten bost puntu bozkatu dituzte Muxikan
Muxika ðð Bozketa guztiak berdinketan amaitu ziren, prozesu informatiboaren gainekoa izan ezik.
e. urlezaga
Egueneko osoko bilkura bereziaren baitan, Inamarekin lotura duten bost puntu nagusi bozkatu zituzten. Lehenengoa Inamako handitzearen arau subsidiarioena izan zen eta, EAJren kontrako botoak eta Muxika Garbiren eta Onintza Enbeita eta Esti Muniozguren zinegotzien aldeko botoak jaso ondoren, berdinketan amaitu zen botazioa. Hortaz, eta etorkizunean gertatuko denaren zain, Inamaren handitzearen arau subsidiarioen aldaketa ez zen gauzatu.
Horren ostean, Muxikako udal taldeek bere garaian Arartekoak egindako txostena bozkatu zuten. Txosten horretan Inamari espediente zigortzaile bat zabaltzea eskatzen zen. Bigarren puntua ere berdinketan bukatu zen, Muxika Garbiren eta Onintza Enbeita eta Esti Muniozguren zinegotzien aldeko botoekin eta EAJren kontrako botoekin.
Hiugarren puntua Jauregibarri inguruko eremuarekin dago erlazionaturik. Izan ere, leku horretan Inamak bere biltegia jarri zuen orain urte batzuk. Muxika Garbik, horren harira, Jauregibarriko ingurunean dagoen biltegia kentzea eskatu zuen.
Era berean, gune hori enpresa bere jarduerarekin hasi baino lehen zegoen bezala uztea aldarrikatu zuen. Botazioa egin ondoren, hirugarren puntua ere berdinketan bukatu zen, Muxika Garbiren aldeko bi botoekin eta EAJren kontrako beste bi botorekin. Onintza Enbeita eta Esti Muniozguren zinegotziek eta EAJren beste bi abstenitu egin ziren. Onintza Enbeitak aipatu bezala, «arazo honetan aztertzeko kontu ugari daude» eta ganoraz eztabaidatu behar dela gaineratu zuen. Hori dela eta, abstentzioaren bidea hartzea erabaki zutela esan zuen.
Osoko bilkuran aho batez onartu zen puntu bakarra herriko arau subsidiario orokorrak prozesu informatibo baten bitartez zabaltzearena izan zen. Botoa eman zezaketen guztiek alde bozkatu zuten. Jon Mikel Gainza herriko alkatearen esanetan, gainera, «esposizio publiko bat irekiko da hemendik gutxira herritarrek informazioa jaso ahal izateko. Bozkatutako azken puntua Muxika Garbiren proposamenetako bat izan zen. Horiek esan bezala, «1993tik aurrera Inamarekin zerikusia duten erabaki guztiak aztertzea» nahi dute. Hori ere berdinketan bukatu zen.
############
Kirolak
Mundakako Goitibehera jaitsiera
MUNDAKA, Mundaka - 2009-07-04
Musika
Kontzertuak portuan: Okasientes eta Eureka Hot IV taldeekaz
BERMEO, Portuan - 2009-07-04
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.